Alaves, Lehen Mailatik urrats batera

Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 08:00

Giro paregabea bizi zen atzo Mendizorrotzeko harmailetan. Argazkia: @Alaves

Eibar garaitu ostean, Alavesek Levanteren aurka jokatuko du Lehen Mailara igotzeko playoff-aren finala, bi partidatan: ekainaren 11n Mendizorrotzean, eta hilaren 17an Valentzian.

2-0 emaitzarekin, Alavesek irabazi zuen bart gauean, Mendizorrotzean, Lehen Mailara igotzeko playoff-aren finalerdiko itzulerako partida. Ipuruan jokatutako lehen partidan berdindu zuten bi taldeek (1-1), eta, beraz, Arabako taldeak eskuratu du hurrengo fase erabakigarrirako txartela.

Lehen minutuan egindako gol batek (Luis Riojaren erdiraketa eta Abderen jaurtiketa) eta sufritutako partidaren azken txanpan, 88. minutuan, Villalibrek sartutako golak eman diote garaipena Alavesi.

Las Palmas eta Granada dira Lehen Mailara zuzenean igo ziren bi taldeak, baina hirugarrena finalean erabakiko da. Eibar eta Albacete kanpoan gelditu dira, eta Alavesek Levanteren aurka jokatu beharko du oraingoan, bi partidatan: ekainaren 11n Gasteizen, Mendizorrotzean, 21:00etan; eta hilaren 17an Valentzian, Valentzia Hiria Estadioan, 21:00etan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago