Aretako geltokia hesitu eta lur azpiko pasabidea egingo duela iragarri du Adif-ek

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2017ko eka. 6a, 12:37

Aretako trenbide gaineko pasabidea. Argazkia: PHOT.OK

Espainiako Gobernuak iragarri zuen atzo EAJko Iñigo Barandiaran kongresistaren galdera bati erantzuteko.

Adif-ek jakinarazi du 2017ko amaieran esleipena abiatzeko asmoa daukala Aretako geltokia ixteko eta irisgarritasuna bermatzeko.

Horrela, erakundeak iragarri du lur azpiko pasabidea eraikiko duela, igogailuak jarriko dituela eta eremua hesiak erabilita itxiko duela. Gainera, nasak handitu nahi ditu eta argiteria berritu.

Antza, Adif-ek 2 milioi euro inbertituko ditu hori guztia gauzatzeko.

2016ko irailean emakume gazte bat hil zen Aretako geltokian jazotako istripuan. Hasieran, zenbait hedabidek zabaldu zuten neskaren deskuidua izan zela, baina geroago familiak nabarmendu zuen ez zitzaiola gorpuari aurikularrik topatu eta zendutakoak ez zuela sare sozialik erabiltzen, hortaz, litekeena zela geltokiaren egoerak eragitea ezbeharra.

Erlazionatuak

Tren geltokien segurtasuna, auzitan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2016 aza 25 Aiaraldea   Laudio

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago