Aiaraldean Euskaraldia dinamizatzeko lan eskaintza

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da Euskaraldia.

Euskaraldiaren hirugarren ediziorako bi dinamizatzaile kontratatzeko deialdia zabaldu du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. Curriculuma bidaltzeko azken eguna uztailaren 18a da.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herrian, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika. Aurreko edizioetan bezala, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ahalegin berezia egingo du ekimen honi eskualdean hauspoa emateko.

Horretarako, Euskaraldia eskualdean dinamizatzeko bi pertsona kontratatzeko deialdia zabaldu du. Kontratuek hiru hilabeteko iraupena izango dute, lanordu osoan eta irailean hasteko.

Deialdian parte hartzeko, bidali curriculum-a info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera. Azken eguna: uztailak 18.

OINARRIAK

Euskaraldia 2022 ekimena Aiaraldean dinamizatzeko bi langile kontratatzeko deialdia. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak Aiaraldeko eskualdean Euskaraldia ekimena dinamizatzeko bi langile kontratatu nahi ditu hiru hilabetez:

FUNTZIOAK
  • Eskualdeko eragileei eta herritarrei ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak...), prestakuntza eskaini eta aktibatu.
  • Euskaraldia dinamizatzeko eskualdean sortutako batzordeak koordinatu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatu eta diseinatu.
  • Eskualdeko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu.
  • Batzordeekin batera, herrietako plangintza eta kronograma zehaztu (ekintzak, komunikazioa...) eta entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Euskaraldiaren antolakuntzaren parte diren gainontzeko eragile eta norbanakoekin koordinatu.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu eta datuak kudeatu.
  • Eskualdeko sare sozialak kudeatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu, auzo, entitate eta eskualdeko euskaltzaleekin.
BALDINTZAK
  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Eskualdea eta eskualdeko gizarte dinamikak ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea eta kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Ordutegi malgutasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.
LAN BALDINTZAK
  • Astean 40 orduko lanaldia.
  • Hiru hilabeteko kontratua (irailean hasteko).
  • Ordainsaria: 1.500 euro gordin hilabetean.
  • Ordutegi malgua.

Curriculumak hurrengo helbidera bidali behar dira: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus. Curriculumak aurkezteko azken eguna: uztailak 18.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago