Iruña-Veleia Argituk El Correoren bidez (ezarri diguten sistema judizialaren mailaren erakuslea) jakin izan dugun epaiaren aurka gaudela adierazi behar dugu honako arrazoi hauengatik:
Epaiketan eskubide guztiak urratu dira, Eliseori ez diotelako grafitoak Europako laborategi onenetan datatzeko baimenik eman, azken 12 urte hauetan utzi ez dioten moduan. Hori onartezina da. Faltsuak direla uste badute, zergatik ez diote utzi beste laborategi batean egiten uzten?
"Zergatik ez dute laborategi neutraletan egiten uzten? Zeren beldur dira?"
Hasieran 400 grafito faltsuak zirela zioten, eta, orain, epaileak 36 direla dio; hori esateko Kultura Ministerioaren laborategiak egindako analitika bat erabili dute, baina laborategi hori ez da inpartziala, Ministerio horretako batzuk euskalduntze berantiarra babesten ari direlako, eta Iruña-Veleiak hankaz gora jartzen diolako teoria hori.
Gainera epaiketan perituak azaletan zeuden metal arrastoak ez zirela idaztearen ondorioz egindakoak, garbitzean edo garraiatzean kontaktuen bidez itsatsitakoak baizik. Zergatik ez dute laborategi neutraletan egiten uzten? Zeren beldur dira?
Epaiketan ikusi genuenez, Museoko langileek grafitoak haientzat benetakoak zirela esan zuten, mikroskopioan aztertu ondoren haientzat; adibidez, ez duela RIP jartzen, santutasunaren hiru marrak direla, deskontxatuekin.
"Lurmenek urte askotarako kontratua zuen, eta ez zuen gauza arraroak agertzeko inolako interes ekonomikorik"
Lurmenek urte askotarako kontratua zuen, eta ez zuen gauza arraroak agertzeko inolako interes ekonomikorik, epaileak dioen moduan. Agertzen ari ziren platerekin, konpontzen ari ziren hormekin…
Hemen onura atera duen bakarra EHUko Arkeologia Saila izan da, Lurmen kanporatu ondoren haiek sartu zirelako. Egin zuten lehenengo gauza, buldozerrarekin egindako triskantza hura, egunen batean Euskal Herriak epaitzea espero dugu.
Une honetan inoiz baino beldur gehiago dugu grafitoak ez ote dituzten suntsituko. Ez daitezela hori egitera ausartu!
Justizia egongo da datazioak egitea lortzen dugunean.
Bitartean hemen izango gaituzte aurrez aurre, euskeraren eta herri honen duintasuna defendatzen!