Koronabirusa

Titosek ez du gelditu, langileek gelditu dute

Erabiltzailearen aurpegia LAB sindikatua 2020ko mar. 16a, 18:22
Planto egin diote Mercedeseko langileek zuzendaritzari. / ALEA

"Titos jaunak ekoizpena langileen eta herritarren osasunaren gainetik jartzen du; plantilla komino bat axola zaio, baita herritarrak ere".

Tentsio goiz bat izan da, eta zuzendaritzarekin bilerak egin ondoren, ekoizpena geldiaraztea lortu dugu. Eta lortu dugula esaten dugu zuzendaritzak ez zuelako nahi; hobeto esanda, Emilio Titosek ez zuen nahi, eta batzorde osoak erabaki du 10. linearen irteeran eserialdia egitea.

Ekintza horren ondoren elkartu egin gaitu, eta modu mailakatuan geldituko zirela esan digu. Batzordearentzat neurri hori ez zenez geldiarazteko modurik egokiena, 10. lerroan jarri gara berriro.

Produkzioa gelditzea eta mundu guztia etxera bidaltzea eskatu dugu.

Azkenean, gutxieneko langile kopuru batekin egitea erabaki dugu, hutsuneak betetzeko eta furgonetak tapatzeko behar den jendea gelditu; hau azken muntaian izan da, eta gainerako sektoreetan antzeko zerbait egin dute.

Lantegian zeuden langileei ere eskerrak eman behar zaizkie beraien laguntzagatik eta sortu diren laguntza ekimenengatik. Mila esker benetan!

Batzordearen ekintza dela eta, 12:30eko bileran zein baldintzekin joango ginen esan behar ziguten. Titosek esan digu oso gaizki egon dela ekintza hori, eta batzordekideen aurka legezko ekintzak hartzeko aukera dagoela.

Eta ez zigula ezer esango ekoizpena uzteko baldintzei buruz, postaz bidaliko zigutela edo asteazkenerako bilera batera deituko gintuztela, etxera zein baldintzatan gindoazen esateko.

Bakarrik E3ek sektore guztietan geratzeko modua azaldu digute, eta zenbat jende beharrezkoa izango den egun horietarako.

Gaur atera dugun ondorioa hauxe da: Titos jaunak ekoizpena langileen eta herritarren osasunaren gainetik jartzen du; plantilla komino bat axola zaiola, eta herritarrak ere bai.

Goizeko 6etan 4.000 maskaratxo baitzituen, eta Osasun Ministerioak emandako neurrien arabera, argi eta garbi dago horrelako material guztia Osakidetzari eman behar zitzaiola, hori baita benetan behar den lekua.

Eta esaten genuen moduan, kohesioarekin gauzak lortzen dira. Espero dugu honek etorkizunean ere balio izatea.

Informazio gehiago dugunean, helaraziko dizuegu.

Eskerrik asko laguntzeagatik, eta animo birus madarikatu honen kontra!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide