Koronabirusa

Irakasleen gutuna Hezkuntza eta Osasun Saileko arduradunei

Erabiltzailearen aurpegia Lakua BHIko irakasleak eta langileak 2020ko mar. 12a, 15:05
Lakua BHI institutua eskolak bertan behera utzi dituen ikastetxetako bat da. / Google Maps

"Ondorengo eskaera egin nahi dizuegu: langileok etxetik lan egiteko aukera izatea, neurri hau bat datorrelako Munduko Osasun Erakundearen (MOE) eta Osasun Sailaren neurriekin"

Hezkuntza eta Osasun Saileko arduradun horiek:

Covid-19 koronabirusaren eraginez bizi dugun ezohiko egoera honen aurrean, Lakua BHIko ikastetxeko irakasleok eta langileok ondorengo eskaera egin nahi dizuegu:

Birusaren zabalkuntza dela eta, kontraesanak ikusten ditugu Osasun Sailak eta Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ematen dituen gomendioen eta Hezkuntza Sailetik jasotako aginduen artean. Hori dela eta:

Irakasle eta langile guztiok arriskugune honetara etortzen gara lanera eta ondorioz, ez al gabiltza birusa zabaltzeko arriskua handitzen, kanpoan bizi garenok gure herrietara itzultzean? Ez al genuke arrisku eremua murriztuko irakasleok etxetik bertatik lana egin ahal izango bagenu?

Hau horrela izanda, ondorengo eskaera egin nahi dizuegu: langileok etxetik lan egiteko aukera izatea, neurri hau bat datorrelako MOE Munduko Osasun Erakundearen eta Osasun Sailaren neurriekin.

Gure eskaera kontuan izango duzuelakoan, besterik gabe.

Lakua BHIko irakasleak eta langileak.

Gasteiz, 2020ko martxoaren 11n.

Lakua BHIko langileek idatzi dute gutuna, eta hezkuntza zentro gehiagotan atxikimenduak jasotzen ari dira.

Ekimen deszentralizatua da eta ikastetxe bakoitzak testua osatu eta Eusko Jaurlaritzara helarazteko deia egin dute antolatzaileek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide