Gasteizen euskara egiten al da? Zenbat euskara entzuten da gure hirian? Zein da teknologia berrien eragina gure hizkuntzan? Horiek eta beste hainbat galderen aurrean, tartetxo polita izango dugu Kike Amonarrizen eskutik. Hitzordua azaroaren 26an, ostegunean, 19:00etan izango da, Vital Fundazioa Kulturunean, Dendaraba merkataritza gunean.
Formulario baten bidez izena ematea derrigorrezkoa da, baita segurtasun neurriak errespetatzeko aitortza ere. Osasun eta segurtasun neurriengatik, edukiera mugatua izango da, eta parte hartu nahi duten guztiek bete beharko dute galdetegia.