'Gasteiz Euskalduna?', Kike Amonarrizen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Gasteiz 2020ko aza. 17a, 10:51

Kike Amonarriz Vital Fundazioa Kulturunean izango da azaroaren 26an. / EUSKARALDIA

Azaroaren 26an, ostegunean, Kike Amonarriz Gasteizen egongo da. Gasteizko euskarari buruzko datu eta bitxikeria dezente ekarriko dizkigu.

Gasteizen euskara egiten al da? Zenbat euskara entzuten da gure hirian? Zein da teknologia berrien eragina gure hizkuntzan? Horiek eta beste hainbat galderen aurrean, tartetxo polita izango dugu Kike Amonarrizen eskutik. Hitzordua azaroaren 26an, ostegunean, 19:00etan izango da, Vital Fundazioa Kulturunean, Dendaraba merkataritza gunean.

Formulario baten bidez izena ematea derrigorrezkoa da, baita segurtasun neurriak errespetatzeko aitortza ere. Osasun eta segurtasun neurriengatik, edukiera mugatua izango da, eta parte hartu nahi duten guztiek bete beharko dute galdetegia.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago