Sei hilabete barru, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte, egingo den Euskaraldia prestatzeko lagungarria izatea da sustatzaileen asmoetako bat.
Egunotan, Etxealditik Euskaraldira ekimena gizarteratzeaz gain, hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bultzatzen ari dira, eta apirilaren 30era arte zazpi proposamen plazaratu dituzte.
Hiru fase ditu ekimenak: apirilaren 21etik 23ra, hausnarketa fasea izan zen; apirilaren 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota mantentzeko aukerak zabaldu dituzte proposamenen fasean; eta, azkenik, sortutako komunitatea ikusaraziko dute maiatzaren 3an, ekimenarekin amaierarekin.
Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, eta partaidetza adierazteko, etxeetako leiho eta balkoietan puntu koloredun bat jartzea proposatu dute.
#0 | Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?
Apirilak 21
Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin…. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?
Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin nahi duzun hizkuntza aldaketa eta zeintzutan finkatu nahi duzun euskarazko harremana. Helburu horiek jartzea lagungarria izango zaizu ingurukoekin gaiari buruz hitz egin eta aldaketak elkarrekin egiteko.
Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!
#1 | Jolastu etxean, jokatu Euskaraldia!
Apirilak 24
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
- Jolasak.eu. Jolas sorta
- Belaunaldi berrien aukera webguneko baliabideak
- On-line jolasak. Azkue Fundazioa
- Euskal tribiala. Azkue Fundazioa
- Etxean goxo. UEMAk egindako bilketa
- Partxis-a baino gehiago. Barakaldo euskaraz
- Plazan Bazan. Tokikom
- Ikusbera
- Umeekin jolasteko hainbat bilduma. Berria-ren bilketa
- Atopia. Rol jokoa (Zuzeutik jasoa)
- Egunean behin
- Game erauntsia. Bideo joko zale euskaldunen komunitatea
#2 | Pintxopotea, euskaraz!
Apirilak 25
Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!
Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun.
Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!
#3 | Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira?
Apirilak 26
Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!
Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!
#4 | Bete ditzagun sareak esker on mezuekin!
Apirilak 27
Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.
Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.
Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.
#5 | Erosketak egitean ere, lehen hitza euskaraz egingo dugu?
Apirilak 28
Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?
#6 | Ekarri euskarazko zinea zure egongelara!
Apirilak 29
Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.
Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.
Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:
- Etxean goxo. UEMA
- Ganbara.
- Kimuak. 2019ra arteko Euskarazko film labur guztiak ikusteko aukera
- Huhezinema
- Filmak, dokumentalak…euskaraz. Iparra.eus
- Filmin euskaraz
- Euskarazko filmak. EITB
- Nahieran EITB
- Euskal Encoding-ak
- Argia multimedia kanala
- E-liburutegia. Euskarazko film ugari daude.
EiTBri esker, eta EiTB eta Tokikomen akordioa oinarri, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.
- Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.
- Elkano: lehen mundu bira, berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.
#7 | Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak?
Apirilak 30
Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.
Ez da gaur egitekoa… gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.