- Azaroaren 23an, ostiralean, Ribabellosan, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, Egur Taupadak antzezlana eskainiko da gizartetxe berdean, 18:00etan; eta ordu bete beranduago, 19:00etan kantu poteoa egingo da, herriko plazatik hasita.
- Azaroaren 30ean, ostiralean, Langraitz Okan, 18:00etan, Errementari pelikularen proiekzioa egingo da, eta Paul Urkijorekin mahai-ingurua. Halaber, 20:00etan poteoa izango da gizartetxetik hasita.
- Abenduaren 1ean, larunbatean, egun osoko egitaraua prestatu dugu, Gesaltza-Añanan. Eguerdiko 12:00etan, herriko plazan herri kirolak familian gozatzeko aukera izango da. Bazkari herrikoia ere antolatu da, Gatzalde Elkartean, 15:00etan. Aurretik, haurrentzako bazkaria izango da, 14:00etan, eta jarraian haurrentzako tailerrak egongo dira. Izena emateko anana@euskaraldia.eus posta elektronikora idatzi behar da, azaroaren 28a baino lehen. 16:30ean helduentzako bakarrizketa egingo da Jose Cruz Gurrutxagarekin Gatzalde Elkartean bertan, eta 18:00etan Kidam magoaren ikuskizuna izango da Gatz Haraneko erabilera anitzeko gelan. Azkenik, 19:00etan Euskaraokea eta dantzaldia izango dira bolatokian.
- Abenduaren 2an, igandean, Urribarri Gaubean ospatuko den ekoizleen azoka bereziaren barruan egurrezko jolas erraldoiak prestatu dira haurrentzako, frontoian bertan, eta euskal musikaz alaituko da merkatua.