
Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA

'Frogatu' eta probatu'.
Frogatu: froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutaraztea. Argudio egokiak erabili zituen haurraren aita zela frogatzeko.
Probatu:
- Zerbait edo norbait, omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez. Laguna probatzeko esan zuen hori.
- Dastatu. Ez dut urtebetean ardorik probatu.
- Soinekoak eta kidekoak saiatu. Galtzerdirik gabe zapatak probatzen ari naiz.