Egunero IKAsten delako #18

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko eka. 13a, 12:00

Aurten euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen hemezortzigarren atala:

Ostiral honetan zita bat daukat, eta urduri nago. Maitemindu berrien antzera, tximeletak sabelean dabilzkit, baina haiek ez bezala, espero lasai hartzea eta ondo prestatzea zer egin, zer esan eta zer lortu nahi dudan.
Aspaldi apuntatu nuen egutegian ostiraleko zita, baita ordutegia ere: maiatzaren 31n, 21:00etan, bertan izango nintzen, bakarrik edo lagunduta, baina han, zintzo demonio!
Izan ere, han egon nahi dut, neu ere anonimo, neu ere herrikoi, popular, akaso inor. Han kantatuko didate Hara non gauden, behingoz lehen pertsona singularra utzi, eta pluralean konjugatzen hasteko; jakin beharra baitugu, pluralean osatzen garela, garatzen eta hazten, pluraleko lehen pertsonan proiektuak sustatzen eta euskararen alde egiten.

Iñaki Lazkano, 'Zita bat,' ALEA. 2024-05-31

ERREPARATU HONI

DATAK
  • Hamaika zenbakia a letraz amaitzen denez, ez zaio erantsi behar beste -a bat: *abenduaren 11an etorriko gara (11n); ahozko moldean: [*hamaikean (hamaikan)]. Honetara, beraz: 11tik, 31ra, 71ko (*11etik, *31era, *71eko).
  • Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez). Adibidez, 1982an (*1982.ean, *1982garren), 1952an, 1952. urtean (*1952.ean), 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an...
  • Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe: 2008ko iraila (*2.008ko iraila, *2 000ko iraila), 1945ean (*1.945ean).
  • Bestalde, urte-hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez *60. hamarkada):

Iturria: Euskaltzaindia.eus


Ez ahaztu hilaren 31an daukagun hitzordua. Ez ahaztu hilaren 31n daukagun hitzordua.
2004.ean ezagutu genuen elkar. 2004an /2004. urtean ezagutu genuen elkar.
Itxura ederra gurea 80. hamarkadan! Itxura ederra gurea 80ko hamarkadan!

  Datozen hilabeteetan, ekainaren 28ra bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten duen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago