ELAk Bilbo eta Iruñea aukeratu ditu aurtengo Maiatzaren 1a ospatzeko. Erakundeak lau gai nagusitan jarriko du aurten arreta berezia: enpresen etekinak handitu direla dio sindikatuak, baina, aldi berean, langileen lan eta bizi baldintzek "okerrera" egin dutela salatu du. Azken horren adibidetzat jarri dituzte erosteko ahalmenaren galera, "zerbitzu publikoen okertzea", etxebizitza edo prekarietatea.
Modu berean, sindikatuak "gobernuen konplizitatea" salatu du Maiatzak 1erako deialdian. Azkenik, "ezker instituzionalaren oposizio eta proposamen alternatiboen falta" ere aipatu dute.
Azken honi dagokionez, sindikatuaren hitzetan, ezkerreko espazioetan "adostasunak" lortu behar dira egungo politikei aurre egiteko eta "alternatiba sozial, feminista eta ekologista bat defendatzeko".
ERREPARATU HONI
DAGOKIONEAN ≠ DAGOKIONEZ
Dagokionean denbora-balioa duen esaldian bakarrik erabili ohi da, perpaus nagusian adierazten dena noiz gertatzen den adierazteko. "Dagokionean egiten du lan". "Dagokionean hasiko da kantuan".
Dagokionez, berriz, moduzkoa da eta esaldian mintzagai berria sartzeko erabiltzen da. "Isabeli dagokionez (*dagokionean), ez da etorri azterketa egitera". "Hau pentsatzen dut gai horri dagokionez (*dagokionean)".
Komunztadura: testuinguruarekin komunztadura gorde behar du, bestalde, denborari eta pertsonei dagokienez (dagokidanez, zegokienez, dagokizuenez, etab.) "Irlanderari dagokionez, hau da egoera". "Niri dagokidanez, egon zaitez lasai". "Amari obeditu zion; ez, ordea, barauari zegokionez". "*Gorabehera horiei dagokionez (dagokienez...)...". "*Ikasleoi dagokionez (dagokigunez...)".
Iturria: Euskaltzaindia.eus
![]() |
![]() |
| Eguraldiari*dagokionean, hobera egingo omen du. | Eguraldiari dagokionez, hobera egingo omen du. |
| Mireni *dagokionean, aspaldi ez dut haren berririk. | Mireni dagokionez, aspaldi ez dut haren berririk. |
| Irakurleoi *dagokienez, gero eta gehiago gara. | Irakurleoi dagokigunez, gero eta gehiago gara. |
Datozen hilabeteetan, ekainaren 28ra bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten duen lagunak Errigorako saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?


