"Emakumea da, asturiarra, historia gaietan oso jantzia, erretiroa gertu daukan administrazioko langilea, munduan barrena bidaiatu zalea; pentsatzen dut bere burua ezkertiartzat daukala, etxean Salud y República egiten dutelako topa. Eta hala ere, ultraeskuinak defendatzen duen mundu ikuskerarekin bat egiten du puntu batean: oinarrien artean islama daukaten gizarteak bortitzak, matxistak eta atzeratuak iruditzen zaizkio. Txistea bakarrik kontatzen da.
Israelek bere estatusa eta rola, besteak beste, Europako zuriekin aliantza eginez eraiki du, haien homologotzat har dezaten, inguruan dituen herrialde islamikoekiko oposizioan. Horregatik kantatzen dute Eurovisionen eta jokatzen dute Euroligan. Hala nola, gobernu ultrakontserbadorea daukatela ahaztu dezagun"
ERREPARATU HONI
-TZAT KASUA
-tzat prolatiboa aditz jakin batzuei (eduki/ukan, eman, eskaini, hartu, jo...) mugagabean loturik doan predikatu osagarriak hartzen duen atzizkia da: Adiskidetzat hartu ninduten lasartearrek. Oparitzat erloju bat eman genion.
Beste aditz askok, dena dela, atzizki hori gabeko predikatuak (ere) eskatzen dituzte testuinguru beretan: Horixe jarri zuen adibide(tzat). Badira aditz batzuk (eduki eta hartu, esaterako) bi aldeko jokoa dutenak, esanahiak ere desberdinak dituztela: Neskame hartu dute Iñaxi / Neskametzat hartu dute Iñaxi.
KALKO-ARRISKUA
-tzat atzizkiaren ordez, bezala, legez, gisa eta antzekoak neurriz kanpo erabiltzekoa. Hobe da partikula horiek konparazioetarako uztea: Tonto bezala hartu naute (Tontotzat...). Sari bezala dirua eman diote (Saritzat...). Beste batzuetan, aldiz, neurriz pasatzeko arriskua ere badago, tzat eranstekoa. *Gidaritzat izendatu zuen (Gidari izendatu zuen).
Iturria: Euskaltzaindia.eus
Opari bezala antzerkirako sarrera bat eman zidaten. | Oparitzat antzerkirako sarrera bat eman zidaten. |
Teknikaritzat kontratatu naute udalean. | Teknikari kontratatu naute udalean. |
Etsaiatzat hartu zituzten bertakoek. | Etsaitzat hartu zituzten bertakoek. |