Egunero ikasten delako #7

Erabiltzailearen aurpegia IKA Gasteiz 2024ko mar. 7a, 12:30

Aurten euskararen erabileraren inguruko gomendioak proposatuko dituzte Gasteizko IKAko lagunek. Horrekin batera, beste sorpresa batzuk izango ditugu elkarlaneko atal berezi honetan. Hona hemen bosgarren atala:

James Flynn Zeelanda Berriko ikertzaileari erreferentzia egiten dion fenomenoa da Flynn efektua. Herrialdeko populazioaren adimen-kozienteak, belaunaldiz belaunaldi, gora egiteko duen (edo zuen) joera iraunkor eta konstantea. Horrenbestez, nire seme-alabek nik baino adimen gaitasun handiagoa dutela (edo izango dutela) ondorioztatu dezaket nolabait, eta halaxe nahi guztiok gainera! Nor ez da ba harro sentitzen bere ondorengoen inguruan halakoren bat entzutean edo esatean? Alabaina, azken urteotan argitaratu diren hainbat azterlanek aipaturiko efektu horrek alderantzizko joera hartu duela iradokitzen dute. Hau da, gazteen adimen-kozientea geldotzen edota gutxitzen hasi dela. Flynn efektu hori gaur egun positiboa edo negatiboa den ezin nik jakin.

'Alphak eta Gammak', Aintzane Urrutia ALEAn (2024-02-23)

ERREPARATU HONI

HITZ ELKARTUEN IDAZKERA.

Bereiz idatziko dira:

a) egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin, amore eman...)

b) etxez etxe, kalerik kale, pausoz pauso, parez pare... (*etxez-etxe, *kalerik-kale, *pausoz-pauso, *parez-pare...) moduko bikoiztapenak (lehenengo osagaia deklinaturik doa)

c) mahai gainean, gerra aurretik, aste barruan, etxe ondora eta gisako postposizioak

d) lehen osagaia erdal, euskal, frantses, giza, itsas eta arnas duten elkarteak,

Marratxoarekin idatziko dira:

a) gorri-gorria, ozta-ozta, gaur-gaurkoz, dagoen-dagoenean, apurka-apurka moduko bikoiztapenak. Lehen osagaia atzizkirik gabe doa, edota bi osagaiek atziki bera dute.

b) seme-alabak, zuri-gorriak, gazi-geza, han-hemen moduko bikote-hitzak.

d) plisti-plasta, zehatz-mehatz, handi-mandi, tarteka-marteka bezalakoak.

Iturria: Euskaltzaindia.eus


Ikasleen batez-besteko adina 35 urtekoa da. Ikasleen batez besteko adina 35 urtekoa da.
Ezinbestekoa da giza-eskubideak bermatzea. Ezinbestekoa da giza eskubideak bermatzea.
Bat batean, dena ulertu genuen. Bat-batean, dena ulertu genuen.

  Datozen hilabeteetan, ekainaren 28ra bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten duen lagunak Errigorako saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko? 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago