Aguraingo jaiak irailaren 30ean hasi eta urriaren 8an amaituko dira aurten. Lautada Ikastolak festetan ere eskaintza xume bat egingo dio herriari, antolatutako hainbat ekintzarekin. Ikastolak ez du parte hartzeko aukera galdu nahi izan, eta ekintza ezberdinak antolatu ditu egun horietan zehar.
Hala izanik, batukadaz gozatzeko aukera izango da urriaren 1ean, 18:30ean; urriaren 2an, Eleder Magoa egongo da 17:00etan San Juan enparantzan; eta azkenik, urriaren 7an, 17:30ean, Kapikua Zirkusen ikuskizun paregabea izango da, eta 18:00etan, Euskal Herria plazan, DJ Kaktusekin dantzatzeko aukera.