Harrikada festibalak Izarra hartu du berriro

Erlantz Anda 2026ko uztailaren 20a

Musika elektronikoak, arte garaikideak eta askotariko gorputz zein identitateentzako espazio askeek bat egin dute Harrikada festibalaren laugarren edizioan.

Harrikada festibalaren laugarren edizioak Izarrako Ostuño parkea hartu du uztailaren 17tik 19ra. Hiru egunez, musika elektronikoa, arte garaikidea eta ikuspegi queer zein transfeminista uztartu ditu jaialdiak, zirkuitu hegemonikoetatik kanpoko artistei eta kolektiboei lekua eskainiz.

Lady Starlight estatubatuarra izan da aurtengo kartelburua. Harekin batera, Anne, Blanka, DJ Maria, Amphia, Kala Ros, Kika1000, Gauak, Disordex eta Puñales aritu dira, besteak beste. Musika eskaintzaz gain, drag ikuskizunak, dantza, performanceak, tailerrak eta instalazio artistikoak izan dira Ostuño parkean eta Izarrako udal igerilekuaren inguruan.

Beste urte batez, dantzarako, adierazpen artistikorako eta askatasunez elkartzeko eremu bihurtu da Izarra. Hona hemen Harrikadaren laugarren edizioak utzitako irudietako batzuk.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago