Hazien Sareak irekiko du Arabako sagardo denboraldia

Erredakzioa 2025ko urt. 9a, 11:06

Urtarrilaren 16an irekiko dituzte kupelak Iturrietan. Argazkia: PHOT.OK

Arabako 2025eko txotx garaia Aramaioko Iturrieta sagardotegian zabalduko dute, urtarrilaren 16an, eguerdian.

Urtearen hasierarekin batera, gurean da berriz ere sagardo denboraldia. Izan ere, urtarrilaren 16an, ostegunean, Arabako sagardogileek Aramaioko Iturrieta sagardotegian irekiko dute txotx garaia. Eguerdiko 12:00etan egingo dute kupelen irekiera ofiziala, eta Hazien Sarea izango da aurtengo gonbidatu berezia.

Mikel Landa txirrindulari zuiarraren 2024ko lekukoa hartuta, Euskal Herriko bioaniztasunaren ondarea gordetzen eta zabaltzen lan egiten duen elkarteko kideek zabalduko dituzte kupelak, bai eta lehen sagardoa dastatu ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago