Goiaingo industrialdean gaur goizean piztutako sutea itzalita dago jada. Hala baieztatu dute Arabako suhiltzaileek 16:30ak aldera. Sutea 11:30ean piztu denetik hainbat orduz egon dira lanean Arabako eta Gasteizko parkeetako suhiltzaileak. Gainera, suteak eragindako hodei toxikoagatik SOS Deiak-ek eta Legutioko Udalak eguerdiko 12:30ak aldera konfinatu behar izan dituzte inguruko biztanle guztiak, baita industrialdeko enpresak ere. Arratsaldeko hirurak aldera, egoera kontrolpean zegoen eta kea ia erabat itzalita.
Ertzaintzak Reydesa enpresaren aurkako ikerketa abiatu du suteagatik, Ingurumenaren Aurkako Delituen atalaren bitartez. Ikerketa horrekin, suteak izan ditzakeen balizko inplikazio penalak argitzen saiatuko dira, baita suaren arrazoia ere.