2024/03/22 21:30 - 22:30

[KORRIKA 2024] Bertso afaria

[KORRIKA 2024] Bertso afaria
Landako Etxe Zuri jatetetxea, Gorbeialdea Arratzua-Ubarrundia

Martxoaren 22an, ostirala, gaueko 01:30etik aurrera sartuko da Korrikaren 23. edizioa Arratzua-Ubarrundia udalerrian. Aurten, Legutiotik Landarako bidea egingo du, eta handik Gipuzkoa aldera jarraituko du, Leintz Gatzagara. Aukera hori aprobetxatu eta euskararen aldeko lasterketa erraldoia girotzeko, Arratzua-Ubarrundiako Udalak, AEK-rekin elkarlanean, BERTSO-AFARI bat antolatu du Landako Etxe-Zuri jatetxean, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta bertsolariekin.  Afariak 20€ko prezioa izango du, eta izena eman beharra dago martxoaren 19a baino lehen: 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago