2024/01/28 10:30 - 13:30

HAURRENTZAKO EKINTZA

Ezagutu ditzagun joaldunak

Ezagutu ditzagun joaldunak
Murgiako liburutegia, Gorbeialdea Zuia

Txintxularra aisialdi elkarteak eta Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei (6-12 urte) zuzendutako 'Natura eta kulturarekin bat' ekimen berria sortu dute. Hilabetean behin egingo den ekimen horren bitartez herriko ume eta gaztetxoek udalerriko natura eta kulturari buruz ikastea nahi da. Lehen saioa, 'Ezagutu ditzagun joaldunak' izenekoa izango da liburutegian. Interesatuek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Judimendiko joaldun taldeko kide eta zuiarra den mutil batekin tailer dinamikoa egingo dute. Saio horretarako sarrera hemen eskuratu daiteke. Asmoa da hilabetero dinamika bat antolatzea udalerriko leku desberdin batean; eta izenematea zein ordainketa hilabetero egin beharko dira. Familiek zehaztutako puntura eraman eta handik jaso beharko dituzte ume eta gaztetxoak. Horrekin lotuta, gurasoren bat ekimenean laguntzeko boluntario aurkeztu nahiko balitz, honako helbidera idaztea eskertuko lukete: txintxularraaisialditaldea@gmail.com

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago