hiri hondakinak

Gorbeialdean, gero eta zabor gutxiago

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Zaborra Arratzua-Ubarrundian. Argazkia: ALEA

Azken zortzi urteetan jasotako hiri hondakinen kopururik txikiena jaso da 2022an.

Gorbeialdeko Kuadrillak aurreko urteetako joerari eutsi dio, eta berriz ere, Añanako Kuadrillaren atzetik, gaikako bilketan Arabako bigarren kuadrilla da. Hala, hondakin guztietatik %45 gaikako bilketa bidez jaso dute, herrietako edukiontzietan, Landa Gune Garbien bidez, eta puntu berde mugikorren bidez. Halere, behatokiak azpimarratu duenez, kuadrillako bilketa osoaren %14 Landa Gune Garbien (PLR) bidez egiten da, eta sistema hori ez omen da oso fidagarria, "nahastutako hondakinak hartzeko arrisku handia" duelako.

Sortutako hiri hondakinen kopuruari dagokionez, azken zortzi urteetan jasotako kopururik txikiena jaso da 2022an. Halere, behatokiak ohartarazi du Gorbeialdean ematen diren aldaketak ikusirik, itxaron egin beharko dela hondakin gutxiago sortzeko joera "aldaketa den baloratu ahal izateko". Guztira, 4.950 tona zabor sortu dute  zazpi udalerrietan, Zuia buru dela (1.327 tona); eta 493 kilo zabor urtean herritar bakoitzeko.

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago