Iazko formatuarekin jarraituta, bi asteburutako egitarauarekin dator 2023ko irailean Zigoitia Euskaraz: Zaitegin hasi, eta Muruako harrobietan bukatuko da irailaren 10ean. Irailaren 2an, Zaitegin hasi eta bukatu, ohiko BIZIKLETA MARTXA egingo dugu (16:00etan). Ondoren, DJ KAKTUSen bisita jasoko dugu (19:00), eta LANTZEAN BEHIN taldearekin dantzan egiteko aukera ere egongo da (20:30).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.