Ertzaintza aurrera eraman dute protesta Urrunagako herritarrek

Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 18:04

Lakuan egin dute kontzentrazioa Urrunaga eta Goiaingo herritarrek. / Herriak Bizirik

Herriak Bizirik plataformako kideen esanetan, orain arte martxan jarritako erakundeen arteko negoziazio mahaiek "ez dute emaitzarik" ekarri.

Otuak itotzen gaitu pankartaren atzean Goiain eta Urrunagako -Legutio- hainbat herritar elkartu dira larunbat goizean Ertzaintzak Lakuan duen komisaria parean. Udalerriko industriagunetik heltzen den kutsaduraga salatzeko egin dute elkarretaratzea, herri txikiak estaltzen dituen "zarata" eta "hautsa" amaitu dadin eskatzeko.

Hilabeteetako protesta bertara eraman dute, eta orain arte norbanakoek astero egindako salaketak batera egin dituzte larunbatean. Herriak Bizirik plataformako kideen esanetan, orain arte martxan jarritako erakundeen arteko negoziazio mahaiek "ez dute emaitzarik" ekarri, eta irtenbide bila jarraitzen dute. 

Salaketa horietan Otua taldeko lantegiek sortzen dituzten arazoak azaldu dituzte. Hondakinen birziklatzean aritzen dira, eta horietako batzuk arriskutsuak dira. Egun batzuetan etxetik ezin izan dutela atera salatu dute herritarrek, eta Jaurlaritzari esku hartzeko eskatu diote.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago