Aurten ekitaldi berezi bat prestatu du Oketa taldeak. Euskal Herriko zonalde desberdinetako dantzak egingo dituzte. Egun herrikoia izango da, guztiok disfrutatzekoa. Goizean goizeko dantza emanaldiaren ostean, bazkari bat antolatu dute, aspaldiko partez guztiok elkartzeko eta elkar ezagutzeko. Horren ostean dantza plaza bat eta aurreko kurtsoan Zigoitiako memoria historikoaren inguruan Abadelauetarekin batera grabatutako bideoaren erreprodukzioa izango dute.
*Bazkariaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan taldearekin harremanetan ipini, urtarrilak 23ra arte duzue izena emateko.