'Patata minak' antzezlana, plazaz plaza

Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 10:30

ALEAk ekoiztutako Patata minak antzezlana Murgiara eraman zuten larunbatean Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreek. Hurrengo emanaldia Maeztun izango da datorren ostiralean, hilaren 28an.

Patata minak Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreek gorpuzten duten umore antzerkia da. Bi antzerkigileek Arabako euskaldunek egunerokoan bizi dituzten bizipenak plazaratu eta tokikoaren garrantzia nabarmentzea helburu duen kale antzerki berria prestatu dute.

Araba, euskara eta tokikoa uztartzeko botatako erronkari erantzunez, tonu umoretsuan eta patata oinarri hartuta, "P plana" abian jarri dute. Beraien patata saltokia herrietako plazetara eraman eta askotariko patata-gutiziak merkaturatzea izango dute helburu.

Joan den larunbatean Murgiako plazan izan ostean, hilabetea Maeztun amaituko dute ostiral honetan, urriaren 28an. Antzerkia Maeztuko zentro soziokulturalean izango da 19:00etan. Sarrera doakoa da, eta publiko guztiei zuzenduta dago. Gainera, bertaratutakoen artean zozketa eder bat egingo dugu!

Patata minak zure herriko plazan ikusi nahi baduzu,
idatzi aleakideak@alea.eus helbidera edo 695 63 28 62 WhatsApp zenbakira

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago