2022/09/04 12:00

JAIA

[ZIGOITIA EUSKARAZ] Meza, abesbatza eta euskal dantzak

[ZIGOITIA EUSKARAZ] Meza, abesbatza eta euskal dantzak
Etxaguen, Gorbeialdea Zigoitia

Pandemiaren aurreko formatura itzuliko da Zigoitia Euskaraz. Berrikuntza nagusi bat izango du, ordea: irailaren 11ko herri bazkaria, eguraldiak laguntzen badu, Muruako harrobietan izango da.

  • Irailaren 3an, San Pedrotik hasi eta Manurgaraino, ohiko BIZIKLETA MARTXA egingo dute. Ondoren, Martinbertsoren bisita jasoko dugu, eta Lantzean Behin taldearekin dantzan egiteko aukera ere egongo da.
  • Irailaren 4an, Etxaguenen, euskarazko meza, eta Mairu Abesbatzaren eta Oketa Alai taldearen emanaldiak izango dira.
  • Bukatzeko, irailaren 11n egun osoko festa antolatu dute, berrikuntza modura, MURUAKO HARROBIETAN. Herri bazkariarekin hasi, eta, arratsaldean, Larrain Dantza, Bitxiloreak eta Soilik taldeen kontzertuak, eta Joxe Mendizabalekin erromeria egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 11ko jarduerak Bengolarra frontoian egingo dira. Harrobietan sartu ahal izango den auto kopurua mugatuta egongo da. Gutxienez 4 lagun joan beharko dira auto bakoitzean. Aforoa betetzen denean ezingo da auto gehiago sartu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago