Pandemiaren aurreko formatura itzuliko da Zigoitia Euskaraz. Berrikuntza nagusi bat izango du, ordea: herri bazkaria, eguraldiak laguntzen badu, Muruako harrobietan izango da. Herri bazkariarekin hasi, eta, arratsaldean, Larrain Dantza, Bitxiloreak eta Soilik taldeen kontzertuak, eta Joxe Mendizabalekin erromeria egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 11ko jarduerak Bengolarra frontoian egingo dira. Harrobietan sartu ahal izango den auto kopurua mugatuta egongo da. Gutxienez 4 lagun joan beharko dira auto bakoitzean. Aforoa betetzen denean ezingo da auto gehiago sartu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.