2022/06/18 10:30 - 20:00

JAIA

Gorbeialdeko Mintza Eguna

Gorbeialdeko Mintza Eguna
Izarra, Gorbeialdea Urkabustaiz

Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagunak elkartzeko festa-eguna (eta, noski, euskaraz aritzeko gogoa duen beste edonork ere har dezake parte bertan, egitasmoan parte hartu ez arren).  Goizeko 10:30ean izango da lehenengo hitzordua, plazan. Ondoren, bi plan egongo dira aukeran: gurasolagunek aukeratuta, familia osoarentzako jolasak, plazan bertan; eta, bestela, Goiuriko ur-jauzirako ibilaldia, Izarratik bertatik abiatuta. Eguerdi aldera, 12:30ean, Urkabustaizko Triskari dantza taldeak eta beste lau talde gonbidatuk (Dulantziko Haize taldeak, eta Gasteizko Arantzabela eta Orbela taldeek) erakustaldia eskainiko dute, plazan bertan. Eta, bukatutakoan, mintzapoteorako aukera egongo da. 15:00etan, berriz, herri-bazkarian elkartuko dira parte-hartzaile guztiak. Bertan izena emateko, ondorengo formularioa bete beharra dago, ekainaren 13a baino lehen:

https://forms.gle/7sUUgc94Au636cZK9

Eta, bazkalostean, Joxe Mendizabalekin kantu eta dantza saioa egiteko aukera egongo da. Bukatzeko, Triskari dantza-taldearekin eta talde gonbidatuekin, dantza-plazan parte hartzeko aukera egongo da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago