Zentral hidroelektrikoen aurka azaldu da Zigoitia

Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 14:14
Zigoitia da zentral hidroelektrikoen eragina jasoko luketen udalerrietako bat. ZIGOITIAKO UDALA

Proiektuei errefusa instituzionala egin die udalak, eta Jaurlaritzari eta diputazioari eskatu die Arabako "interesen alde" egiteko.    

Zaragozako Atalaya Generacion enpresak Anthophila Energias Renovables 2 SL izeneko filialaren bitartez Araban eraiki asmo dituen bi zentral hidroelektriko itzulgarrien aurka azaldu da Zigoitiako Udala.

Udalak adierazpen instituzional batean azaldu duenez, Gasteizi ez ezik, proiektuek Erriberagoitia, Kuartango, Iruña Oka, Zigoitia eta Arratzua Ubarrundia udalerriei eragingo lieke. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Diputazioari eskatu diote "beharrezkoak diren sektorekako txostenak" egiteko eta Arabako "interes orokorrak defendatzeko". 

Erantsi dute energia berriztagarrien sustapena antolatu beharra dagoela, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala bezalako plangintza tresnen bidez, "trantsizio energetiko eta ekologiko ordenatu batean".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide