Legutioarren babesa jaso dute inputatuek

Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 07:40

Asteazkenean epailearen aurretik pasatuko dira.

Martxoaren 19an gertatukoaren harira inputatutako hiru lagunek legutioarren babesa jaso dute, plazan egindako elkarretaratze batean. Asteazkenean, hilak 20, deklaratu beharko dute hirurek epailearen aurrean.

Bertan elkartutakoei kalera berriro ere irten izanaren zergatia gogorarazi ostean, auzipetuen gertukoek azpimarratu nahi izan dute egun horretan herrian gertatutakoa ez dela istiluekin amaitu zen festa-giroan uler daitekeen gertaera bat izan.  Horrekin lotuta, nabarmendu dute jasaten ari direna "muntai polizial" bat dela, "existitzen ez diren lesioen txosten medikoekin eta haien jarduera justifikatu asmoz asmatu egin dituzten delituekin".

Senide eta lagunek salatu dute "existitzen ez den delitu batetik eta inputazio faltsu batetik, errugabeak inoiz egin ez duten horregatik kondenatzen dituen epaiketa batera" egin dutela salto.

Argazkiak: Desjabetuon Hotela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago