2021eko Zuia Euskaraz eguna ibiltaria izango da: ibilbide bat egingo dugu bailarako herrietan zehar, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Bidea bizikletaz, autoz... bakoitzak nahi duen bezala egin ahal izango da. Ibilbidea Murgiako plazan hasiko da, 10:00etan. Ondoren, Zaratera joango gara; handik, Jugora, eta, segidan, Domaikiara. Domaikian hamaiketakoa egin ondoren, azken txanpa hasiko da: Aperregitik pasa, eta Bitorianon bukatuko da ibilbidea, bazkalorduan. Orduan, eguraldi onak laguntzen badu, Orora igoko gara, eguna behar bezala bukatzera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.