Langileon aurkako kriminalizaziorik ez! lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Legutioko plazan, atzo iluntzean gertatutakoa salatzeko. Lagun asko elkartu dira plazan; antolatzaileen arabera, 150 inguru; tartean, atxilotutako gaztea. Protestak iraun duen bitartean, herriko tabernak ere itxita egon dira.
Argazkiak: Desjabetuon Hotela eta Alea.