Azken hilabeteotan ezinbesteko lana egiten ari dira merkatariak, garai gogorrenean ere, lanean egonda. Horregatik guztiagatik, Aramaioko Udalak eskerrak emateko keinua egin du eta horretarako Iturrizuri elkarteko eskulanetako emakumeek opari sinbolikoak landu dituzte merkatariei entregatzeko.
Gustura jaso dute merkatariek keinua eta lanean jarraitzeko indarra eta gogoa agertu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!