Legutioko Gaztetxearen 3. urteurrena ospatuko dute Uztailaren 11n.
10:00etan egunari hasiera emango diote Plazatik abiatuko den mendi martxarekin. Arratsaldean, 18:00etan, bingo herrikoia Gaztetxean eta ostean, 21:00etan, bertso afaria Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube bertsolariekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.