Berrikuntzekin dator aurtengo Lorabarri Astea

Mirian Biteri 2019ko mai. 3a, 07:08

Pasa den urteko Lorabarri Azoka. / Goiena.

Maiatzaren 4tik 11ra izango da.

Bueltan da ostera ere Aramaioko Lorabarri Astea. Larunbatean, maiatzak 4, emango diote hasiera auzolan batekin; eta hilaren 11 bitartean, askotariko ekintzak prestatu ditu Aramailur Kontsumo Taldeak.

Hona hemen egitaraua, egunez egun:

  • Maiatzak 4:

09:00:  Andramariko eskaileretan auzolana eta hamarretakoa

21:00: Los Espigadores y la espigadora ikus-entzunezkoa, Kultur Etxean.

  • Maiatzak 5:

11:00:  Amillena turismo elkartearen eskutik, Betaurreko Berdeak izeneko bisita gidatua. Udaletxetik abiatuko da txangoa eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Kontsumitzeko ditugun ohituren eta sortzen dugun zaborraren gainean gogoeta egiteko aukera izango dute parte hartzen dutenek. 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak lagunduta joan behar dira. Izena emateko: Aramaioko Udalean, 945 44 50 16 telefono zenbakian edo aramaio.amillena@gmail.com helbide elektronikoan. Plaza mugatuak.

  • Maiatzak 6

17:00: Ilen-krema egiteko tailerra, Amaia Pavonekin. Jubilatuen elkartean.

  • Maiatzak 7:

18:30: La revolución natural izeneko ikus-entzunezkoaren aurkezpena Xavier Sureda zuzendariarekin eta Josep Pamiesekin, Kultur Etxean.

  • Maiatzak 8:

18:00: Elikadura burujabetza eta feminismoa hitzaldia, Bizilur eta Etxaldeko emakumeekin, Sastiñan.

  • Maiatzak 10:

17:30-20:00: Erlezaintza ikastaroa, Juan Mari Arriolabengoarekin, Aldeko eztitegian. Izena emateko: Udaletxean edo 945 44 50 16 telefono zenbakia. Gehienez, 25 lagun. Prezioa: bost euro.

  • Maiatzak 11:

11:00-14:00: Lorabarri azoka:  Bixente Goikoetxea plazan bertako ekoizleak eta produktu ekologikoak: Atxeta, Ibabe, Kerixara ardi gazta Euzki ogia eta Itturralde barazkiak. Bidezko merkataritza eta ekoizle ekologikoak: Udalatx  mintegia, Amatxo gaztak eta Basare bizigarriak.

Bigarren eskuko azoka ere izango da. Arrropa eta osagarriak nahiz haurrentzako tronak, motxilak, bizikletak, motorrak edo patineteak dabiltza egunotan jasotzeko ekonomatoan, honako ordutegian: martitzenean eta eguenetan, 17:30etik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Azoka amaitzean, beharra dutenekin lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaio gelditzen dena.

San Martin eskolako haurrek egindako txorimaloak ikusgai egongo dira goizean, eta guraso elkarteak jateko eta edatekoa jarriko du eskura.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago