Uribarriko presak ate guztiak zabalik ditu

Erredakzioa 2019ko urt. 27a, 19:04

Eguraldi aurreikuspenak kontuan hartuta, husten jarraituko dute datozen egunotan.

Azken egunotako euri zaparraden ondorioz, ostiralean ekin zioten pantanoa husteko lanei. Ostiralean lehen ateak ireki zituzten eta 15 m³/s-ko ur isuritzen hasi ziren Zadorra ibaira. Eguraldiak hobera egin ez duenez, husteak jarraitzen du eta ostiraletik modu jarraian ur isuria handitzen joan dira. Azken orduetan 45 m³/segundoko isuri dira eta maila hori mantendu egingo da hurrengo orduetan ere.

Ezohiko irudia da pantanoko presako zazpi ateak zabalik ikustea eta irudi ikusgarriak utzi ditu asteburuan. Ateen irekitzeak ikusmina sortu du gainera eta jende ugari jakinguraz bertaratu da ur emaria ikusi eta argazkiak egitera.

Zadorra adorreko inguruko lursailetan ur-mailak gainezka egin badu ere, ez du kalte larririk eragin eta arrisku egoera baxua dela azpimarratu nahi izan dute Zadorrako mahaia ostatzen duten erakundeetatik.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide