600 lagunek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

Gorbeialdeko Kuadrilla 2018ko aza. 2a, 09:17

Hainbat formazio saioak egin dituzte Gorbeialdean Euskaraldiaren barruan.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta gero eta gehiago dira bertan izena eman eta parte hartzeko prest duten herritarrak.

Azaroaren atarian, Euskaraldiaren oihartzuna gero eta handiagoa da Gorbeialdeko udalerrietan. 600 herritarrek baino gehiagok eman dute jada izena, kuadrilla osatzen duten sei udalerrietan. Horietatik, 400 baino gehiago dira Ahobiziak, eta gainerakoak Belarriprestak.

Internet bidez eman daiteke izena, ondorengo helbidean: http://izenematea.euskaraldia.eus. Bestetik, Gorbeialdeko Kuadrillan, ondorengo lekuetan eman daiteke izena, inprimakia beteta:

Aramaion: udaletxean eta liburutegian.
Legution: udaletxean eta liburutegian.
Arratzua-Ubarrundian: Sologana gizarte etxean.
Zigoitian: gizarte eta kultur zentroan.
Zuian: udaletxean eta liburutegian.
Urkabustaizen: udaletxean eta liburutegian.

Era berean, herriz herri ohiko moduan antolatzen diren festa, azoka eta bestelako ekitaldietan ere izena emateko mahaia aurkitu ahal izango du hala nahi duenak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago