Premiazko neurriak eskatu ditu Legutio Bizirik plataformak

Erredakzioa 2018ko ekainaren 15a

Legutio Bizirik plataformakoak atzoko elkarreratzean.

Legutioko eta Usansoloko plataformek protesta bateratua egin dute, N-240 errepidearen arriskua dela eta.

Legutio Bizirik eta Usansolo Herria plataformek elkarretaratzea zuten deituta herri bietan, Legution zein Usansolon. Legutiokoak plazatik abiatu ziren 18:30ean, eta herria zeharkatu ostean, Etxebarri auzoko zubian ordu erdiko protesta zaratatsua egin zuten.

Araba eta Bizkaia arteko errepiderako "premiazko neurriak" eskatu dituzte; tartean, trafiko astuna eta garraio berezia bidetik kendu dezatela, abiadura murrizteko neurriak hartu ditzatela, seinalizazioa hobetzea edota Elosuko bidegurutzeari irtenbide egokia bilatzea. Horrekin batera, ohartarazi dute errepidearen egoerak gertatzen diren istripuen %5a baino ez duela eragiten.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago