Asteon jakinarazi du Diputazioak N-240 errepidea berritzeko obrak ekainean hasiko direla. Horren aurrean, batzarra deitu du Legutio Bizirik herri plataformak. Astelehenean, maiatzak 14, izango da Legutioko kultura etxean, 19:00etan.
Plataformako kideek iragarri dute bilkura horretan proiektuaren inguruan bildu duen dokumentazioaren berri emango duela. Gogorarazi dute proiektua egiterako orduan ez dela Diputazioa eta herritarren arteko "akordiorik" izan, eta onartutako egitasmoa ez dela aproposa "agerian dagoen eta irtenbide baten beharra duen arriskua" konpontzeko. Horrekin lotuta, gaineratu du "premiari" erantzun behar diola, eta ez "Diputazioko bakar batzuen interesei".
Batzar berean datozen egunotan antolatuko diren protestak ere ezagutaraziko ditu plataformak.