Ekainean hasiko dira Legutioko N-240 errepidea berritzeko lanak

Erredakzioa 2018ko mai. 10a, 07:01

Obrak 2020ko bigarren zatirako egon beharko lirateke amaituta.

 

Legutio eta Ollerieta arteko errepidean 200 istripu baino gehiago izan dira 2000. urtetik; pasa den asteartean bertan kamio bat irauli zen Txoperako bihurgunean. Araban arrisku gehien duenetako bat da, eta, hori saihesteko, zenbait lan egitea aurreikusi du Arabako Diputazioak.

Foru Gobernuak asteartean onartu zuen proiektua egiteko lanak honakoiei esleitzea, 8,5 milioi euroan: UTE Promociones y Pavimentaciones Balgorza SA, Firmes Alaveses SA, Aglomerados Serrano SA eta Nuño y Pescador SA. Gauzatzeko epea 25 hilabetekoa izango da. Era beran, oniritzia eman dio proiektuari egindako alegazioen erantzunari.

3,2 kilometrotan zehar dauden maldak eta bidegurutze arriskutsuak kenduko dituzte, eta Elosu herrirako sarbidea hobetuko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago