Urkabustaizeko Gaztaetxeak Meraki Jaialdia antolatu du. Okupazioaren alde eta errepresioaren kontrako jaialdia. Goizeko 11:00 etatik aurrera tailerrekin hasiko dira. Artisau eta sortzaileek euren ekoizpenak plazaratuko dituzte Azoka txikian eta umeek lehertu arte salto egin ahal izango dute puzgarrietan.
15:00etan bazkari herrikoia egongo da, menu beganoarekin. 18:00etatik aurrera musikarekin hasiko dira. Besteak beste, Astarte, Haginak edo Gaitze taldeak izango dira.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.