2017/09/10 11:00

JAIA

[ZIGOITIA EUSKARAZ] Euskal Jaia

[ZIGOITIA EUSKARAZ] Euskal Jaia
Mairuelegorreta, Gorbeialdea Zigoitia

Mairuelegorretako kobazuloan 11:00etan hasiko da jaia: txalaparta, Oihane Perea eta Onintza Enbeita bertsolariak, Oketa-Alai dantza taldea, Viñaspre eta Pastor bertsolarien bertso-hop ikuskizuna, emanaldi sorpresa eta Jare taldearekin ezpatadantza izango dira. Linternak edo frontalak eraman behar dira.

15:00etatik aurrera, Bengolarrako frontoian herri bazkaria, dantza plaza eta erromeria egingo dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago