Datorren ostiralean, apirilak 7, Trikitixa taldeak urteko kontzertua egingo du Kultura etxean.
Arratsaldeko 6:30etan hasiko da eta bertan parte hartuko dute trikitixa taldeko partaideek. Horrez gain, musikari gonbidatuak ere izango dira: bertsolariak eta baita Maria Izaga eta Idoia Asurmendi.
Sarrera 3 eurotan salduko da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.