Santa Ageda, Agate Deuna... Otsailaren bosta gainean daukagu, eta baita bezpera ere. Eta denontzat da ezaguna egun horretako ohitura zaharra: kantuaren bidez, etxekoei osasun eta bakea opa eta eskean aritzea.
Gorbeialdean hainbat hitzordu dira:
- Legutio: otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, Goikoetxen elkartuko dira kantuan hasteko.
- Zuia: otsailaren 4an, arratsaldeko 18:30ean, Murgiako plazan.
- Zigoitia: otsailaren 3an (ostirala) izango da Santa Ageda batzea. Zigoitiko gazte elkarteak antolatuta, 20:00etan abiatuko dira frontoitik, kalejiran. Baserritarrez jantzita, makila eta guzti, joateko eskatu dute. Bukatu ondoren, merendola ere egongo da.
- Aramaio: otsailaren 4an, goizeko 10:00etan plazan da hitzordua. Egun osoan zehar ibiliko dira kantuan, baserriz baserri.
- Urkabustaiz: otsailaren 4an irtengo dira, 18:00etan, Doña Lolatik.