Ireki dute Legutioko errepidea, lur-jausi baten ondorioz itxi eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Naroa Cuesta 2016ko mar. 11a, 08:34

Ireki dute Legutio eta Otxandio arteko A-623 errepidea,  21. kilometroan izandako lur-jausi baten ostean itxi eta gero. 

 

Bestalde, uholdeen eraginez, Kuartangoko A-4356  eta Pobes inguruko A-3322 errepideak ere moztuta daude.

Gaur euri kopuruak behera egingo duela diote aurreikuspenek eta asteburua lehorra izango da. Momentu honetan Uribarri Ganboako urtegia  edukiera osoaren %91,91 dago eta  Urrunagakoa %90,59.

Eusko Jaurlaritzaren trafiko zuzendaritzaik kudeatzen duen www.trafikoa.eus atarian aurkitu dezakezue Araba eta Euskadiko errepide sarearen egoera eguneratuta.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago