2016/03/10 10:47 - 10:47
HAURRENTZAKO EKINTZA
Zuiako Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, beste urte batez, GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA antolatu dute. Martxoaren 29, 30 eta 31n izango da (Pazko astean, asteartetik ostegunera).
Zuiako Kuadrillako udalerrietan bizi diren umeek har dezakete parte. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailan ibili behar dira horretarako.
Helburuak argiak dira: euskararen erabilera bultzatzea, oporraldia aprobetxatuz, bere erregistrorik ludikoena garatzea eta ondare kulturala sakonago ezagutzea. Hori egingo dute parte hartzaileek, noski; baina, guztiaren gainetik, primeran pasako dute, seguru.
Izena emateko, Zuiako Kuadrillaren egoitzara (udaletxe plaza 1, 2 esk. Murgia) jo dezakezue, edo baita zuen udaletxera ere.
Informazio gehiago: euskarazuian.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.