2016/03/11 20:30 - 21:30

TAILERRA

ZIGOITIA: Kantu tailerra Mikel Markezekin

ZIGOITIA: Kantu tailerra Mikel Markezekin
Gopegiko txokoa, Gorbeialdea Zigoitia
Orain urte batzuk izandako esperientzia arrakastatsuari berriro heldu, eta Zigoitiko Udalak kantu-tailerra antolatuko du 2016ko udaberrian. Hiru saio izango ditu, martxotik maiatzera, hilabete bakoitzean bana, eta saioak Zigoitiko txokoetan izango dira, afalostean.
 
Lehenengo saioa martxoaren 11n izango da, Gopegiko txokoan. Parte hartu nahi duenak, bi bide ditu: zentro soziokulturalean eman behar du izena, edo, bestela, euskara@cuadrillazuia.com helbidera mezu bat bidalita ere egin dezake. Martxoaren 9a da azkeneko eguna.
 
Irakaslea luxuzkoa izango da gainera: euskal kantagintzan erreferentzietako bat den Mikel Markez etorriko da hiru saioetara. Kantuaren sekretuak irakasteko aukera hoberik ezin: hasi ahotsak berotzen...

 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago