Sanferminetako txupina entzun da Gasteizen ere

Jon Hidalgo / Ekaitz Anda 2026ko uztailaren 6a

Maider Etxebarria alkatea txupina pizten. Argazkia: EKAITZ ANDA

Gasteizko Nafarren Etxeak ere harrera egin die Iruñea eta Lesakako festei. Tradizio bihurtu da jada Buruileria plazan bota duten txupina.

Gasteizen ere San Fermin jaien hasiera ospatu dute astelehen honetan, uztailaren 6an. 12:00etan, Nafarren Etxeko kideek txupinazoa bota dute Buruileria plazan, sanferminetako hasierarekin bat eginez. Zuriz eta gorriz jantzita, tradizioari jarraituz, parte hartzaileek euren jatorria eta Nafarroarekiko lotura gogoratu dituzte. Aurten, txupina pizten laguntzera gonbidatu dituzte alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak, alkatea barne, eta baita Bizan adinekoen egoitzetako ordezkariak, besteak beste.

Urteen poderioz ohitura bihurtu da ekitaldi alaia. Txupinazoaren aurretik eta ondoren, musika eta jai giroa izan dira nagusi. Nafarren Etxeak berak izan du giroa berotzeko eta ospakizuna alaitzeko ardura, eta suziriaren ondoren dantzek eta musikak bete dute plaza. Gasteiztar ugari bildu dira ekitaldian, Sanferminen hasiera hiriburuan ere ospatzeko.

Argazkiak: EKAITZ ANDA / ALEA

Erlazionatuak

'Morriña' lantzeko guneak

Jon Hidalgo 2024 abu 04 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago