Gasteizko Txosnek aurkeztu dute aurtengo jaietarako egitarau osoa. Azken hilabeteetan tantaka etorri diren kontzertu eta emanaldiak batera aurkeztu, eta egun bakoitzean nork joko duen iragarri dute, Andre Mari Zuriaren plazako balkoian egindako agerraldian.
Txosnaguneko oholtza ezberdinetan banatuta 45 emanaldi izango dira, eta kolektiboek ere bestelako eskaintza egingo dute jaietan zehar. Kontzertuez gain, umeen txokoa, akelarrea, herri bazkariak, kalejirak eta askotariko ekitaldiak izango dira.
Eskerrak eman dizkiete txosna eremua eraikitzen eta bizitza ematen lanean aritutako pertsona eta kolektibo guztiei, eta bertako borondatezko lana goraipatu dute. Bestalde, gogorarazi dute txosnagunean ez dela inolako eraso matxista, sexista, homofobo, xenofobo edo arrazistarik onartuko.
Egitaraua egunez egun
Abuztuak 4 Asteartea
Ezta ilen, Estoldetan, Fito Skins, Akerbeltz, Dj Bloody Blossom eta DJ Rebax.
Abuztuak 5 Asteazkena
Chocolate Remix, Arranbe, Maruxak, Dj Izenordainak eta Radio Patio.
Abuztuak 6 Osteguna – Ikasle eguna
Irten-bide, Matah, Fatal, Ganibet, Süne, Dj Rosa Mari eta Dj Lobak.
Abuztuak 7 Ostirala – Gazte eguna
The Lio, Attürri, Maskak, Naxker, Sedientos de Cumbia, Elena Barker, Dj Zirtzart eta Beltranz.
Abuztuak 8 Larunbata – Egun feminista
Zinez, Bele Raven, Izaki gardenak, No limits, Leihotikan, Dj Pomeranian eta DJ M. Ravarino.
Abuztuak 9 Igandea – Egun internazionalista
Sashagurrupachikuda, Les testarudes, Indabe, Skabidean, Dj Manbu eta Dj Suqlent.
Argazkiak: EKAITZ ANDA / ALEA